Testuinguru horretan, Irungo BDS Koop eraldaketa fabrikara gerturatu gara, bertan kokatzen den LZB arkitektura bulegoa ezagutzeko. Ekonomia sozial eraldatzailearen parte izateak ohiko arkitektura-bulegoetatik bereizten ditu. Ane Zeberio eta Julen Luzuriagarekin hitz egin dugu, ingurumenaren eta garapen jasangarriaren erdigunean kokatzen den haien lan-eredua ezagutzeko. Haiekin aztertu dugu nola lagun dezakeen arkitekturak hirien paisaia, ondare naturala eta azpiegitura berdea zaintzen eta leheneratzen.