Hobekuntza lanak egiteko hainbat bide itxiko dituzte A63 autobidearen Biriatuko ordainlekuan

Antxeta Irratia

Urriaren 29 honetatik aurrera A63 errepidearen operadore Vinci Autoroutesek Biriatuko A63 autobidearen ordainlekuan hainbat hobekuntza lan egingonditu. Bidegik ohartarazi du, auto-ilarak sor daitezkeela AP-8an Irunen, Behobiako noranzkoan, bereziki arratsaldeetan. 

A63 errepidearen operadore Vinci Autoroutesek aditzera eman duenez, urriaren 29 honetatik aurrera ubideen konponketa lanak egingo ditu Biriatuko A63 autobidearen ordainlekuan. Eta lan hauek egiteko hainbat bide itxi beharko dituztela iragarri dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik, Biriatuko ordainlekuaren eremuan egingo dituzten lan hauek Biriatuko zubian eta AP-8an eragina izan dezaketela ohartarazi dute. Bidegik argitu du, urriaren 29tik aurrera, bereziki arratsaldeetan, auto-ilarak sor daitezkeela AP-8an Irunen, Behobiako noranzkoan. Era berean, Iparraldetik Gipuzkoara itzulera egiten duten erabiltzaileei ere, tentuz gidatzeko eskatu die ordainlekuaren lanek bi norabideetan izango dutelako eragina. 

Horren harian, Bidegik, gomendatzen du zuhurtziaz gidatzeko eta bidaiak aldez aurretik planifikatzeko. Horretarako, gogoratzen du www.bidegi.eus webgunean trafikoan afekzioak sor ditzaketen lanen zein uneoro trafikoaren egoeraren berri ezagutzeko aukera dagoela.