Astean behin Mikel Antzak idazle bat gonbidatuko du LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaiora.
Bosgarren saioko gonbidatua Etxe arrotz hau narrazio bilduma idatzi duen Olatz Mitxelena izan da. Liburuko hamar kontakizun labur eta trinkoen inguruan aritu zitzaigun idazlea.
Horrezaz gain, Bilbo Hiria Irratiko estudioetatik Liburuen Errepublika Txikia literatur irratsaioa egiten diharduen taldeko Aitziber Iturriagak Amelie Nothomben euskara ekarritako bi eleberri gomendatu zizkigun: Katilinarena eta Durduzaz eta dardaraz.
Etxe arrotz hau narrazio liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan ETXE ARROTZ HAU.