Elkarbizitza sustatzeko, elkar ezagutzea, errespetatzea eta desberdintasunak aberastasun gisa ulertzea ezinbestekoa dela azpimarratzen du. Euskal Herrian bizitzea kultura berri bat ezagutzeko, hizkuntza eta ohitura desberdinetara hurbiltzeko eta esperientzia berriak bizitzeko aukera izan da berarentzat.Irun Kultur Anitza proiektuan parte hartuz, bere jatorria eta kultura ezagutarazi dizkigu, elkarren arteko ulermena eta hurbiltasuna sustatuz.