Irun Kulturanitza

Mohamed (Guinea Conacry)

Aitor Errazkin

Mohamed, Ginea Conakrytik Euskal Herrira etorrita, bere jatorrizko kulturaren, ohituren eta bizipenen berri emango digu. Bere esperientziaren bidez, kultur aniztasunak gure gizartea aberasten duela eta kultura desberdinen arteko ezagutza elkar ulertzeko bidea dela erakutsiko digu.

Elkarbizitza sustatzeko, elkarri entzutea, errespetatzea eta bakoitzaren jatorria eta identitatea balioestea ezinbestekoa da. Euskal Herrian bizitzea kultura berri bat ezagutzeko, ohitura desberdinetara hurbiltzeko eta bizipen berriak partekatzeko aukera izan da berarentzat. Irun Kultur Anitza proiektuaren bidez, Mohamedek bere kulturaren ateak ireki dizkigu, elkarrengandik ikasteko eta kulturen arteko zubiak eraikitzeko.