Liburuen mintzoa

Liburuen mintzoa Nora Salbotx

Antxeta Irratia

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa.

Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.

Astean behin Mikel Antzak idazle bat gonbidatuko du LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaiora.

Seigarren saioko gonbidatua Hezitopia saiakera fikzionatua idatzi duen Nora Salbotx izan da. Liburuan hezkuntzaren egungo egoeraz eta etorkizunari buruzko proposamenez aritu zitzaigun idazlea.

Horrezaz gain, Ataungo Otso Irakurleak literatur taldeko Joxe Begiristainek Emily Brontëren Gailur Ekaiztsuak eleberria gomendatu zigun.

Hezitopia saiakera liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan HEZITOPIA.