Bederatzigarren saioko gonbidatuak Aton, haritzaren itzal luzea komikiaren gidoigile Mikel Begoña eta marrazkigile Gaston izan dira. Egileek Abdon Gonzalez de Alaiza, Aton goitizenez, XX. mende hasierako ekintzaile ezezagunaren biografia egiteko baliatu dute komikia.
Horrezaz gain, Samara Velte kazetari eta idazleak Sylvia Plathen Beirazko kanpaia eleberria gomendatu zigun.
Aton komikia eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan ATON.