Modu desberdinak egon daitezke indarkeria matxistak emakumeon* bizitzetako esparru guztietan eragina izan dezakeela ohartarazteko. Kulturaren bidea aukeratu dute Bortzirietako bi talde feministek, Goldatzek eta Xulufrinak. Zehazki Beratarrek, etxe barruan pairatu daitezkeen indarkeria matxistak azaleratuko dituzte Dom Campristronen Etxean liburuaren aurkezpen drageatuarekin. Dom bere ahizpa Aelekin batera etorriko da Berako liburutegira. Liburu ilustratu hau haurrei zuzendua badago ere, helduentzat baliagarria izan daiteke.
Lesakan errezital musikatua antolatu dute indarkeria matxistei musika eta hitzak paratzeko. Haizea Loira Matxiñena ipuin kontalariaren eskutik.
- Azaroak 26: Dom Campistronen Etxean drag emanaldia arratsaldeko 17:30ean
- Azaroak 28: Liliak Loratuz errezital musikatua. Eskol Ttikin arratsaldeko 19:00etan.
Elkarteratzeak azaroaren 25ean
- Arantzako plazan, 12:00etan. Ez ahaztuak, ezta ikusezinak ere. Bortzirietako elkarteratze instituzionala.
- Etxalarko plazan, 19:00etan. Etxalarko Añarra talde feminista.
- Lesakako Plaza Zaharrean, 19:30etan. Xulufrinak Lesakako Sare Feminista.
- Berako Mukixu zubian, 20:00etan. Berako Mukixu zubian. Goldatze Berako Emakume Talde Feminista.