Berako agenda kulturala Estitxu Pinatxorekin

Paola Oscoz 2023ko aza. 24a, 11:05

Berako agenda kulturala errepasatu dugu Estitxu Pinatxo, Berako udaleko kultur zinegotzia eta musikaria

Azaroaren 25aren harira, indarkeria matxistaren kontrako ibilaldia eta elkarretaratzea eginen dute bihar Beran, 12:00etatik aitzinera, Goldatz talde feministak antolatua. Horrez gain, Euskararen Eguna hurbil dugu eta horren bueltan, "Uscaldunac garen ezquero" ekimena antolatu du udalak bertze urte batez. Erakusketak eta emanaldiak izanen dira nagusia datozen egunotan, baita Barraskilo Gazte Taldeak prestatutako tortila lehiaketa ere.