Estitxu Pinatxo Berako udaleko kultur zinegotziak adierazi duenez, abenduaren 8an "Euskara ibiltaria" erakusketa ikusteko azken eguna izanen da. Horrez gain, abenduaren 16an Uxanek bere antzerkiaren emanaldia eginen du kultur etxean, eta Barraskilo Gazte Taldeak bertso afaria eginen du Josu Sanjurjo eta Maialen Akizu bertsolariekin. Abenduaren 17an berriz, Fermin Muguruzaren "Bidasoa 2018-2023" dokumentala emanen dute. Azkenik, kirol hitzorduak ere ez dira faltako: abenduaren 16an III. Ziklokros txapelketa egonen da eta abenduaren 17an, Kros txapelketa.