Iñude eta artzainak eguna izaten da bereziena beratarrentzat, Iñude eta artzainak ateratzen direlako dantzan kalez kale. Hala ere, ez da iñauterietan izanen duten hitzordu bakarra. Estitxu Pinatxo Berako Udaleko kultur zinegotziak kontatu duenez, zingar arrautze egunarekin eman zioten atzo hasiera ofiziala aurtengo ospakizunei. Igandean, iñude eta artzainak aterako dira dantzan eta astelehenean, egun handia izanen dute, helduen zingar arrautzearekin, baita mozorroen desfilearekin ere.