Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, Cederna Garalurren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euroeskualdearen laguntzaz, Mugalur proiektua aitzinera eraman du. 2023ko irailetik 2024ko ekainera bitarte, hainbat tailer eginen dituzte Iparraldeko eta Hegoaldeko mugaren artean bizi diren biztanleekin batera. Helburu nagusia, hain zuzen ere, mugaren errealitatearen bizipenen inguruko hausnarketa egitea izanen da, baita mugaz gaindiko garapena lantzea. Horretarako, tailer bakoitzean mapa bat eskainiko zaie parte hartzaileei eta euren bizi eremua margotu beharko dute bertan, bakoitzaren bizilekua, lan eremua eta aisialdi eremua zein den ikusteko. Ondotik, hausnarketarako tartea izanen dute denek elkarrekin.
Dagoeneko hasiak dira lanean zenbait eskualdeetan eta datozen hilabeteetan, Bortzirietan, Lapurdin eta Baztanen izanen ditugu tailer hauek. Ortzirale honetan, martxoaren lehenean, Beran elkartuko dira eta biharamunean Saran. Apirilean berriz, 11n Hendaian eginen dute tailerra eta 13an azkenik, Amaiurren.
Interesa duen edozeinek parte har dezake tailerretan eta horretarako, izena eman beharko du aitzinetik helbide honetan: https://framaforms.org/projet-proyecto-mugalur-proiektua-izen-emaitea-inscription-inscripcion-1696323034
Elena Casiriain proiektuaren arduradunarekin izan gara honen inguruan solasean.