Udalbiltzak 2021az geroztik antolatzen duen Geuretik Sortuak sormen bekaren bigarren edizioaren uzta biltzen hasiak dira. Pasa den astelehenean literaturaren alorrari dagokion ‘Hamarreko bitxia’ liburua aurkeztu zuten Donostian; 10 idazleren kontakizunak biltzen ditu liburuak. Tartean, “Odolustu”, Jon Abrilek idatzi duena. Gurekin izan da Jon Abril xehetasunak emateko.