Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 8an, hainbat ekitaldi prest dituzte Beran. Estitxu Pinatxo kultur zinegotziak aipatu duenez, Goldatz Talde Feministak antolatu ditu ekintza desberdinak. Goizez, elkarretaratzeak egonen dira 10:30ean Toki Onako patioan eta 12:00etan Plazan eta arratsaldez berriz, buru-beroki tailerra 18:00etan Toki Onan, brindis-a 19:00etan Auzoan, Bortzirietako manifestazioa 20:00etan eta bukatzeko, emakumeen afaria Espidobaitan.
Horrez gain, biharamunean, bertako ekoizleen merkatua egonen da Beran 10:30etik 13:30era Beralandetan. Martxoaren 12an berriz, San Esteban bestak antolatzen hasiko dira bilera ireki batean, 18:30ean Beralandetan. Azkenik, martxoaren 17an Berako Musika Bandak kontzertua eskainiko du 12:00etan, Triangeluan.