Sorkuntza eta Diseinu Gradua ikasi zuen Arte Ederren Fakultatean, Bilbon. Ikaskuntza hauek argazkilaritzara bideratu ditu. IDarten argazkilaritza zikloa bukatuko du aurten.
Matxikoterentzat argazkilaritza ez da argazki soiletan gelditzen. Argazkien atzean zerbait bilatzen saiatzen da, zentzu propio bat ematen. Sortze prozesuan bere oroitzapenekin egiten du topo eta bere sentsazioak transmititzen ditu. Argazkiak ateratzea sentsazio horiek bilatzeko erraminta bat da. Aneren ustez, batzuetan lortzen du sentsazio horiek aurkitzea, bertze batzuetan ez.
Hortaz gain, argazkiak testuekin lotuak aurkeztu ohi ditu. Noizbait, paperean gordetako idatzia berreskuratu, eta zerikusia izan dezakeen argazki batekin lotzen du. Testuak eta argazkiak, hasieran bide propioa izan dutenak, gero, Anek elkar lotzen ditu.
Ane Matxikoteren proposamen batzuk:
Ikusentzunezko lanak.
Captain Fantastic - Matt Rose - 2016
Into the Wild - Sean Penn - 2007
El Pepe, una vida suprema - Emir Kusturika - 2018
Desde que el mundo es mundo - 2015
Literatura
Wabisabi. Artista, diseinatzaile, poeta eta filosofoentzat
Natura eta sinpletasuna oinarri dituen estetika eta bizi filosofia japoniarra, Aneren lanetan garrantzizkoa izan da estetika hau.
Gelak eta zelaiak - Amaia Iturbide
Artistak
Lucia Galli. https://www.instagram.com/lu_galli/followers/mutualOnly?hl=es
Sofi Cal. https://www.instagram.com/cherryframboise/
June Crespo. https://www.instagram.com/june_crespo/?hl=es
Musika zerrenda
Nartziso- ITZEK
Lore sorta ustelak- Ezta ilen
Lorearena- Silitia
Azken aldiek- Esanezin