Sormenez inguratutako pertsona da Julia. Ttikitatik jaso du irudimena aske eta indartsu garatzeko espazioa. Ikusi eta ikasi, halako zerbait egin du bere ibilbidean zehar, etxean ikasitakoari era desberdinetan forma emateko.
Berrogeialdian denbora gehiago eskaini zion sormenari, horrela suertatu zitzaion ilustrazioekin poltsak margotzeko ideia. Hasiera xume hortatik jaio zen Kiribil. Gaur egun pozik dago zeregin honetan, afizioa ofizio bilakatu baitzaio. Diseinu textilak eta lamina pertsonalizatuak egiten ditu batik bat, maitasun bereziarekin.
Barne diseinuko gradua amaitzeko GRAL-a falta zaion honetan, Diseinua eta Altzarigintza goi mailako zikloa egiten ari da. Egurra barne diseinuari lotuta lantzen da graduan, beraz, zurgintzan eta altzarigintzan jarriko du arreta Juliak norabide berri honetan.
Juliaren erreferente batzuk:
- @Abbey Lossing : Koloreen erabilera berezia dauka Juliaren ustez. Koloreen arteko oreka lortzen du, minimalismo hortatik aldentzen da, baina, koloreen erabilera on batekin ilustrazioei indarra ateratzen die.
- @Lideilus.art: Bere formak eta testurak hartzen ditu juliak. Aunitz gustatzen zaio bere estetika. Naiz eta kolorez beteriko ilustrazioak izan, kolore xuabeak erabiltzen ditu eta Juliaren sorkuntzarekin bat egtiten dute.
Kantu zerrenda:
Bidelagun - Naxker
Saldu genizun - Olaia Inziarte, Izaro
Zilarra - Gorka Urbizu
Glastonbury - Nogen