Biriatu Udaz eguna ospatuko dute abuztuaren 4an

Antxeta Irratia 2024ko uzt. 30a, 10:23

Biriatuko herriko etxeak beste hainbat elkarteren laguntzarekin Biriatu Udaz jaialdia antolatu du. Orain arte tradizio eguna izenez ezaguna zen festa izenez aldatu dute, bide batez tradizioak mantenduz egitaraua zabaltzeko. Egitarauaren inguruan xehetasun gehiago emateko Ainhoa Agirre Biriatuko hautetsia izan da gurean.

Uda osoan zehar prestatutako egitarauaren beste tanta bat da Biriatu Udaz ekimena. Izan ere, astelehenero kontzertuak izaten ari dira herriko plazan. Maialen Errotabere, Alaiak, Bost Axola, Tamala eta Palenka bezalako taldeen kotzetuak izango dira.

Abuztuaren 4ko hitzorduari helduta, egitarau zabala prestatu dutela aurreratu digu Ahinoak. Eguna Muxikoekin hasiko dute goizeko 11:00tan eta ostean, aperitifa, Herri Bazkaria, haur jolasak, pilota partidak eta pintxo potea egongo dira.

Biriatuko ikastolak antolatutako Herri Bazkaria 20euroan izango da. Parte hartu nahiez gero +33 684 22 60 82 telefonora idatzi besterik ez dago  abuztuaren 2a baino lehen. Sartzea, Pikantoia, patatak, deserta eta gasna izango dira menua.

Eguna bukatzeko Pintxo Potea izango da Lagunak taldeak animaturik.