Igande honetan, abuztuaren 3an, ospatuko da “Biriatu Udaz” eguna. Biriatuko herriak jai giroan murgilduko du arratsaldea, eta Biriatuko ikastolak ostatua irekiko du.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da kirol ikuskizuna, Biriatuko pilota txapelketako partida batekin. Jarraian, 18:00etan, profesionalen arteko pilota partida izango da: Battitta Ducassou eta Unax Manterola ariko dira Matieu Lacano eta Christophe Cigarroaren aurka.
Ondoren, 19:30ean, mutxikoak dantzatuko dira herriko plazan, eta Kuxkuxtu txarangak alaituko du giroa.
Igandeko hitzordua, aukera paregabea da elkarrekin egoteko, kirola, musika eta herri ekimenak uztartzeko, eta aldi berean Biriatuko ikastolari babesa emateko.