Biriatuko kaleak festaz jantziko dira asteburu osoan

Aitor Errazkin 2025eko azaroaren 6a

Biriatuko bestak ostiral honetan hasiko dira, herriko plazan egingo den idekidura ofizialarekin. Giro paregabea eta parte-hartze handia espero dira, eta egitarauak ez du atsedenik emango. Tripotx afari herrikoia, kontzertu bizkorrak eta antzara jokoa izango dira aurtengo punturik nabarmenenak. Herria festa giroan murgilduta egonen da iganderarte. Iolana Durañona, Biriatuko besta komiteko kidearekin hitzegin dugu

Biriatuko bestak iritsi dira, eta ostiral honetan emango diote hasiera ofiziala, arratsaldeko zazpietan herriko plazan egingo den ekitaldiarekin. Idekidura ondoren, herriko giroa bero jarriko du tripotx afari herrikoiak, 500 lagunendako prestatua. Afariaren antolakuntzan Camino Berri sagardotegikoek hartu dute ardura, iaz erretreta hartu arren aurten ere tripotx afarian laguntzea erabaki baitute. Guztira 1.500 tripotx, 200 kilo baino gehiago, egin dituzte, zortzi lagunek hiru egunez egindako lanaren emaitza gisa.

Larunbatean, kontzertu gaualdiaren txanda izango da. Herriko plazan karpa azpian arituko dira LOS PIQUILLOS, EKINTZA eta MODUS OPERANDI taldeak, eta ondoren DJ batek luzatuko du gaua. 

Igandean, bestak ohiko antzara jokoarekin borobilduko dira, herriko zaldi onenek parte hartuko duten ekitaldi ikusgarriarekin. Egun osoan zehar izango dira meza, aperitibo musikatua eta mozorro gaua, eta horrela emango zaio amaiera asteburuko jai giroari.

Biriatuko besta komiteko kidea den Iolana Durañonak azpimarratu du aurten ere herritarren parte-hartzea eta auzolanaren indarra direla festen benetako arima: “Biriatun jaiak herriak egiten ditu, eta hori da gure harrotasuna”. Festak, beraz, iganderarte luzatuko dira,