Mixel Hiriart ez da irailaren 27ko Biriatuko udal hauteskundeetara aurkeztuko

Antxeta Irratia 2026ko abuztuaren 31

Biriatuko auzapez ohiak erretiroa hartuko du politikan, eta ez du irailaren 27ko bozetan bere burua aurkeztuko. Haren ordez, Elur Alberdik ordezkatuko du Altxa Biriatu zerrendako hautagai gisa. Jatorriz Hondarribikoa, 49 urte ditu eta arraunketan paralinpikoa eta munduko txapelduna den kirolaria aurkeztuko dute epaileek baliogabetutako martxoaren 15eko hauteskundeetako emaitzak hobetzeko xedez.

Martxotik luzatu den korapilo administratibo eta judizialak iraila bukaeran izanen du bukaera, ongibidean agintaldi osoa eginen duen taldea hautatzeko bozekin. 2033ra arte izanen dira agintean irabazleak. Baina joan den martxoan baliogabetutako bozetan ez bezala, oraingoan Mixel Hiriart ez da lehian sartuko. Hala aditzera eman du asteburu honetan, eta Altxa Biriatu zerrendaburu berria Elur Alberdi izango da.

2020 urtean sei botoengatik galdu eta Mixel Hiriartek agintea galdu zuen 31 urtez auzapez izan ondoren, eta joan den martxoan 82 urte zituela aurkeztu zen berriz ere Altxa Biriatu zerrendarekin. Martxoaren 15eko hauteskundeetan 983 hautesleetatik 665ek eman zuten botoa. Emaitzen arabera, Odile Susperregui Cornuren gidaritzapean aurkeztutako Biriatun Bizi zerrendak 333 boto lortu zituen, eta Michel Hiriarten Altxa Biriatu zerrendak 316. Horrela, Biriatun Bizik 17 botoko aldearekin eskuratu zuen garaipena. Baina jakina den bezala, herriko bozak baliogabetzea erabaki zuen ekainean Paueko Auzitegi Administratiboak. Michel Hiriart hautagaiak eta baliogabetutako bozen galtzaileak zuen helegitea aurkeztu, arratsaldeko bozen kontaketa ez baitzen legearen arabera egin: gutunen eta izenpeduren kontaketa ateak hetsirik egin zen, bozka kontaketaren momentuan ireki aurretik. Azkenean, gutun eta izenpedura kopuruak desberdinak ziren.

Hauteskundeak irailaren 27an errepikatuko dituzte, baina hautagai ezberdina izango du Altxa Biriatu zerrendak. Mixel Hiriartek erretiroa hartu, eta Elur Alberdi izango dute hautagaia. Hondarribiko jatorria du eta urte luzetan Hendaiako Endaika eta Baionako Aviron arraun elkarteetan aritutakoa, kirolari paralinpikoa da arraunketan, baita munduko txapelduna ere. Orain Biriatun bizi dela, Mixel Hiriarten lekukoa hartzeko erronka onartu du.