Biriatuko herriko bozetan, Biriatun Bizi egungo gehiengoko listak, aise eraman ditu bozak, 420 bozekin. Oposizioko Altxa Biriatu zerrendak 247 bozka ukan ditu.
Oroit, martxoan egin ziren herriko hauteskundeak errepikatu zirela atzo, oposizioak errekurtso bat jarri baitzuen, ateak hetsita egin zelako bozka paperen kontaketa, bi zerrendetako ordezkariak barnean baziren ere.
Martxoan hamazazpi bozen aldearekin irabazi bazuen Biriatun Bizi taldeak, barda, 173 bozen aldearekin irabazi dute. Duela sei urte, soilik sei, bozen aldea izan zen bi zerrenden artean.
Michel Idiart 30 urtez Biriatuko auzapez izan zenak, duela sei urte galdu zuen auzapez kargua. Aurtengo martxoan bera izan zen ere oposizioko burua, alta, errepikatu diren hauteskunde hauetan Elur Alberdi izan da zerrendaburua.
Heldu den ostiralean eginen den kontseiluan, Odile Susperregi Cornu hautatuko dute auzapez.