Iragarritako "Larunbata beltza"ren mobilizaziorik ez da egin Biriatuko autobidearen ordainlekuan. Azken asteetan sare sozialen bidez Frantziako Estatuan 1.000 mobilizazio baino gehiago iragarriak izan dira larunbata honetarako, eta Ipar Euskal Herrian ere zennait zerbitzugune, errepide eta geltoki blokatzera deitu dute.
Hainbat talde eta mugimendu mobilizazioari lotu dira: ikasleen sindikatuak, Confédération Paysanne sindikatua, CGT sindikatua... erregaien prezioaz gain, Frantzia osotik azken asteetan hedatu diren hezkuntzan baliabide gehiago ukaiteko, ikasleen diru laguntzen emendatzeko, laborantzari lotutako, eta oro har, erosahalmenaren handitzeko aldarrikapenekin. Urriak 17 honetan borroka bateratzea izan dute helburu antolatzaileek.
Baina Ipar Euskal Herrian luzatutako deialdien artean, Biriatuko ordainlekuan desmobilizazioa erabatekoa izan da. Goizeko 10:00etan CGT sindikatuko ordezkariren bat hurbildu bada ere, deialdiak ez du segimendurik lortu. Hala ere, jendarmeen presentzia nabarmena izan da autobidearen sarbideetan.
Ipar Euskal Herrian, beste honako hitzorduak deitu dituzte gaur, urriaren 17rako sortutako maparen bidez: Biriatuko autobidea blokstzeaz gain, gainerako guztiak 14:00etan dira, Mugerreko pleitagunean, Baionako portuaren bidean eta Sainte-Ursule plazan, eta Mirraitze eta Hendaiako herriko etxeetan.