Biriatun Arbolaren Festa ospatuko da azaroaren 28an

Biriatun, azaroaren 28an, Arbolaren Festa ospatuko da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:30era. Egun berezi honetan naturari, zuhaitzei eta ingurumenari garrantzia emango zaie. Bertan, tokiko ekoizleen azoka eta hainbat jarduera antolatuko dira. Tailerrak, hitzaldiak, musika, antzerkia eta jokoak egongo dira. Sarrera doakoa izango da eta adin guztietako jendea gonbidatuta dago.OMA elkarteko Audrye eta Aimarrekin hitzegin dugu

Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta arratsaldeko 17:30ean amaituko da. Egun honetan, zuhaitzak, landareak eta natura izango dira protagonista. Tokiko ekoizleen azoka egongo da, eta bertan zuhaitzak, zuhaixkak, fruta-arbolak eta landare iraunkorrak erosi ahal izango dira. Horrez gain, hainbat jarduera antolatuko dira: tailerrak, hitzaldiak, antzerkia, musika, jokoak, sukaldaritza eta abesbatza. Haurrentzako eta helduentzako jarduerak ere izango dira. Ekitaldiaren helburua natura eta ingurumenaren zaintzaren garrantzia sustatzea da. 

EGITARAUA:

10:15-11:45 Liburu baten azala sortzeko tailer artistikoa (6 urtetik gorakoentzat).

10:30-11:30 «Arbolak eta zuhaitzak Euskal Herrian» liburuaren  aurkezpena.

10:30-16:00 Txokolate dastatze-tailerra.

11:00-16:00 Landare basatiei buruzko tailerrak.

11:45-12:15  «Erromako zubia» ipuin musikatuaren kontakizuna.

13:30-14:30 Nor dabil basoan?» familia-tailerra, basoko biodibertsitateari buruz.

14:00-17:00 Lau eskutako pintura artistikoa zuzenean.
14:30-15:30 Hartzidura-tailerra.

15:00-15:45 Kantua eta abesbatza (Tximi Txama).

16:00-17:30 Liburu baten azala sortzeko tailer artistikoa (6 urtetik gorakoentzat).

* Euria egingo balu aktibitate guztiak Xoldoko frontoian iragango dira