Horri dagokion aurrekontua urriaren 31ko bileran onartu zuen, mankomunitatearen aurrekontu orokorra onartzearekin bat.
Planaren nondik norakoak
Plan estrategikoaren helburu orokorra honako hau da: “Bortzirietan euskararen nagusitasun eremuak babestu eta hedatzea (arnasgune izaera indartzea), herritarren euskararen aldeko jarrerak eta motibazioak aktibatu eta astintzea, eta immigrazioko jatorria duten herritarren integrazio linguistiko eta kulturala laguntzea.”
Parte hartze prozesuan egindako ekarpenak oinarri hartuta, planak zazpi ildo estrategiko izanen ditu:
1. Haur eta gaztetxoen sozializazioa (0-16).
2. Ezagutza/gaitasuna.
3. Erabilera/elkarreragina.
4. Jarrera/motibazioak.
5. Gobernantza eta antolaketa.
6. Komunikazioa
7. Ikerketa/sistematizazioa.
Guzira 201 ekintza jasotzen ditu planak, 2026-2031 bitartean garatzeko.