Ezin da gehiago luzatu. Lelo horren baitan deitu du Sare Herritarrak mobilizazioa larunbata honetan (urtarrilak 10) Bilbon. Hitzordua 17:00ean egin dute Casillatik abiatuta, eta deialdiarekin bat egiteko gonbita luzatu dute eguberri hauetan Lesakan, bertzeak bertze,
Aurten, hemezortzi urte bete dira Mattin Sarasola, Igor Portu eta Mikel San Sebastian herritarrak atxilotu zituztela, eta haien etxeratzea aldarrikatzeko bildu ziren hamaika lagun pankarta gibelean atxiloketen urteurren egunean. Belaunaldi ezberdinetako bi lagunek irakurri zuten bukaerako irakurketa, azpimarratuz bizi duguna konponbiderako azken pausoak emateko garaia dela, ezinbertzean.
Larunbateko mobilizaziora joateko autobusak antolatu dituzte Bortzirietan:
- Lesakatik 14:40an aterako da autobusa eta Arranon (948 62 75 97) eman behar da izena.
- Beratik 14:45ean abiatuko da autobusa eta izena Espidobaita elkartean edo 639 92 93 11 telefonoaren bitartez eman behar da.