Izan ere, baztandarraren ustez kontalari bakoitzak badu mundua begiratzeko modu bat eta begirada hori ipuinak kontatzeko erara egokitzean, istorio berdinak hamaika izaera desberdin hartzen ahal ditu.
Aipatu digu kontalaritza transmisio bat dela. Istorio bat ona bada milaka urte iraun ditzazkeela. Gizakiak erabakitzen du zein den mantendu behar den istorioa eta zertarako den baliagarria. Horrela Elizagoienek kontatzen digu kontaketak baduela zerbait traszendentala. Ipuinak galderak erantzuteko sortu baitziren, baita mundu ikuskera bat markatzeko ere.
Honek indarra izanik, kezka ere sortzen dio aferak. Bere ustetan zabaldu behar den mezuarekin itsutzen bagara, ipuin baten izatea ahazten ahal zaigu. Ipuina ez da aholku bat izan behar, Amaiak dio ipuina bidaia bat dela. Lehenik bidaia bat eduki behar dugu ipuinaren bitartez, gerora jakiteko zertarako den baliagarria.