Irati Gorostidik Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen lehen film luzea, Aro Berria. 80. hamarkada hasieran Arkoiris Komunitatean ateratako argazkiak izan ziren filma abiarazteko pizgarriak. Gorostidik kuriositateari eutsi eta komunitatearen baitan 10 urteko ikerketa sakonari ekin zion. Film luzearen forma hartu zuen azkenik ikerketak. Elkarrizketa honen bidez zuzendari berriaren gogoetak ezagutu ditugu.