1. Turismoan jarduteko aldi batertako langilea.
Hautagaitza aurkezteko baldintzak:
- Lan gabe egotea
- Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren menpeko enplegu agentziaren batean edo dagokion zundaketan inskribaturik egotea
- Euskarazko C1 edo baliokidearen titulua izatea.
- Baloratuko da: Atzerriko hizkuntzen jakitun izatea edo turismoaren inguruko ikasketak izatea
Zereginak:
- Berako turismo plana garatu, turismo enpresekin eta udalarekin elkalanean
- Turisten harrera bermatu
- Turismoa sustatzea eta dinamizatzea
- Bertze turismo bulegoekin koordinatzea
- udaleko web orria eguneratzea.
Hautagaitzak aurkezteko azken eguna otsailaren 23a, astelehena, izanen da. 13:30 ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte Berako Udealean, edo erregistro elektronikoan, egun bereko 23:59ak arte.
Otsailaren 24 tik aintzinera, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda aurkeztuko da. Onartuek idatzizko azterketa teorikoa eta proba praktikoa egin beharko dituzte.
2. Arkitekto tekniko aritzeko aldi baterako langilea.
Aldi baterako lan kontratua egiteko euskaraz dakien arkitekto teknikoaren lanpostua betetzeko izengaien zerrenda bat eratzen ari da hautobproben bidez Berako Udala.
Otsailaren 26rako (egun hori barne) dokumentazioa aurkeztu behar da egoitza elektronikoan.
Horrela, eskaerak aurkeztuta, onartutakoen zerrenda argitaratuko da. Onartuek azterketa teorikoa eta prakitkoa egin beharko dute; gindituen artean zerrenda osatuko da, eta udalak zerrendako ordenaren arabera deituko ditu izangaiak, udalaren beharren arabera.