«Bertze mundu bat feminismotik» lelopean elkartu ziren ehunka feminista Saran

Lizar Elexpuru 2026ko martxoaren 9a

Baztan, Bertizarana, Malerreka, Bortziriak eta Xaretako feministek urratu zituzten Sarako kaleak, atzo, martxoaren 8an. 

Eskualdeko eragile feministek, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren baitan antolaturik, argi utzi zuten arrazoiak soberan dituztela oraindik kalera ateratzeko. Sistema zisheteropatriarkal kolonial kapitalista errotik irauli eta jendartea feminismotik eraikitzearen nahia adierazi zuten ozen.

Hortaz gain, azpimarratu zuten ez dela posiblea antiarrazismorik gabeko mugimendurik, ezta mundurik ere. Horregatik, feminismoa, bertze mundu bat eraikitzeko bidea dela oroitarazi zuten. Emakume*, trans eta bollerak antolakuntza eta borrokara deituz.