Apirilaren 14an MUGALAN proiektuaren Tokiko Enplegu Azoka bisitatzeko aukera izanen da Beran

Lizar Elexpuru 2026ko apirilaren 13a

Hegoaldeko eta iparraldeko enpresak ezagutzeko aukera ematen duen Tokiko Enplegu Azoka izanen da bihar Berako Kultur Etxean goizeko 10:00etatik 16:30etara. 

 

MUGALAN proiektuaren ekimena izanen da biharkoa: iparraldea eta hegoaldea elkartzen dituen Tokiko Enplegu Azoka. Lan bila ari den herritar oro gonbidatua da eta curriculuma eramatea ere gomendagarria izanen da. Enpresa eta enplegu-eskatzaileen arteko harremanak sustatuko dira elkarrizketen bidez.

MUGALAN lankidetza-proiektu bat izanik, enplegu-zerbitzuek (France Travail, Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare), garapen-agentziek (Cederna Garalur eta Bidasoa Activa), Euroeskualdeak, Berako Udalak eta enpresek (iparralde eta hegoaldekoek) hartzen dute parte.