Ikerketa soziolinguistikoa eginen dute Baztan-Bidasoko Euskara Zerbitzuek telefono bidez

Paola Oskoz 2026ko apirilaren 16a

Baztan-Bidasoko egoera soziolingustikoa aztertzeko ikerketa bat abiatuko dute Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako euskara zerbitzuek telefono bidez. Apirila hondarrean eta maiatzean eginen dituzte 1.500 deiak eta herritarrei deia hartu eta galderak erantzutzeko eskera egin diete, ahalik eta datu xehenak jasotzea baita helburua.

Baztan-Bidasoa eskualdeko egoera soziolinguistikoa zein den aztertzera doaz Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Euskara zerbitzuak. Horretarako, telefono bidezko inkesta bat eginen zaie herritarrei, ausaz aukeratutako biztanleriaren lagin bati. Donostian kokatuta dagoen Siadeco enpresak eginen ditu deiak, apirila bukaeratik hasi eta maiatzean zehar. Euskara zerbitzuek telefonoa hartzeko eta galderei erantzuteko eskatu nahi diete herritarrei. Hamar minutuko inkesta bat izanen dela argitu dute eta erantzunak erabat anonimoak izanen direla.

Ikerketa honen bitartez, euskararen ezagutzaren, transmisioaren, erabileraren eta hari buruzko pertzepzio eta iritzien inguruko datu estatistikoak bildu nahi dituzte eskualdeko euskara zerbitzuek. Guztira 1.500 inkesta eginen dira Baztan-Bidasoa osoan. Datu orokorrez gain, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako eta eskualde- buruetako (Elizondo, Bera, Lesaka eta Doneztebe) datu xeheak jasotzea da helburua. Horretarako, behar-beharrezkoa izanen da herritarren partehartzea eta erantzun maila handia.