Beran eta Elizondon izanen dira azaroaren 11ko greba orokorreko Baztan-Bidasoaldeko mobilizazioak

Paola Oskoz

Hego Euskal Herrian, "etxebizitza eta soldata duinak denontzat" lelopean, greba orokorreko eguna izanen da bihar, azaroaren 11a, eta LABek mobilizazio desberdinak deitu ditu Baztan-Bidasoaldea eskualdean. Goizean, hiriburuetan eginen diren manifestazioen aitzinetik, Beran eginen dute hitzordua eta arratsaldean berriz, Elizondon izanen da eskualdeko mobilizazio nagusia. 

Hego Euskal Herrian greba eguna izanen da bihar, sindikatuek hala deituta, "etxebizitza eta soldata duinak denontzat" lelopean. Azaroak 11ko grebaren harira beraz, Baztan-Bidasoaldeko LABek zenbait hitzordu antolatu ditu goiz eta arratsaldez eskualdean.

Goizean hiriburuetan eginen dira hitzordu nagusiak, baina lehenik Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan mobilizatuko dira. Baztanen, 8:30ean egin dute hitzordua gaztetxean kotxe bira egiteko eta Malerrekan ere gauza bera eginen dute. 8:30ean geldituak dira, Doneztebeko Merkatu Plazan hain zuzen ere. Bortzirietan berriz, elkarretaratzea deitu dute Beran, Toki Onan, 10:00etan. Ondotik, 11:00etan Oronoz-Mugairin izanen dute denek hitzordua, Iruñeara joateko kotxeak antolatzeko. Iruñeako manifetazioa 12:30ean abiatuko da Gaztelu Plazatik. 

Arratsaldean berriz, eskualdeko mobilizazioa eginen dute Elizondon, 17:30ean plazatik. META Mendialdeko Etxebizitza Taldeak ere egina zuen Donezteben deialdia, baina bertan behera utzi dute Elizondokoarekin bat egin ahal izateko. Horrela, gazte blokea deitu dute Doneztebeko Merkatu Plazatik, 17:15ean, Elizondora abiatzeko. Horrela, eskualdeako eragile sozial eta norbanako guziak deitu dituzte arratsaldeko manifestazio honetara joateko.