Irun eta Endarlatsa arteko N121A errepidea erabat moztuko dute igandetik ostiralera

Irunen, N-121-A errepidearen 71,235 eta 74,030 puntu kilometrikoen artean bidezorua birgaitzeko obrak egingo dituzte datorren astean. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, Irun eta Endarlatsa artean trafikoa erabat moztuko dutela azaroaren 22tik 27ra.

Heldu den astean Irun eta Iruñea arteko bidea A-15 autobidetik egiteko gomendioa luzatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak ibilgailu astunentzat. Gainerako guztientzat ere, N-121-A errepidean egiten ari dituzten hobekuntza lanekin jarraitzeko eragozpen nabarmenak izango dira. Aurreko asteetan zorua birgaitzeko lanak egin dira Lamiarriko tunelaren ingurietan. Eta obrak amaitzeko, zubien junturak birgaitzeko lanak eta seinale bertikalak instalatzeko lanak burutuko dituzte heldu den astean. 

Lan horiek egiteko, N-121-A errepidea  erabat moztuko da Endarlatsa eta Irun artean, egungo ibilbidea eta lehengo trazadura, mantentzen diren tartea moztuko da (69,735 eta 73,537 KPen arteko tartea), modu horretan, trafikoa lehengo Bidasoa auzoko errepide zaharretik trazaduratik desbideratuko dute, egungo GI-3455 errepidetik, N-121-A errepidean lanak egiten diren bitartean.

Lan hauek, azaroaren 22ko (igandea) 22:00etatik, azaroaren 27ko (ostirala) 20:00ak bitartean, egingo dira.

Obrek irauten duten bitartean, Iruñea eta Irun arteko ibilbidea egiteko, A-15 autobidea erabiltzeko gomendioa luzatzen da ibilgailu astunentzako