Hendaian aurten ere “Arimen gaua” edo “Gau beltza” ospatzeko egitaraua berezia antolatzen dute. Hilaren 31ean (asteartea) arratsaldeko 18.00tan Gaztelu aretoaren plazatxoan egin du deialdia Akelarre elkarteak. Izan ere, herriko etxeak aurretik haurrendako hainbat atelier antolatzen baditu ere, euskal kultur elkartearen eskutik “AKELARRE” izenburuko su ikuskizun batekin abiatuko da. “Gau beltzaren” kabalkada edo desfilea arratsaldeko 19.30etan, Gaztelu aretotik abiatuko da. Asun Mikelarena, Akelarre kultur elkarteko kideak hitzordu honen inguruko xehetasunak azaldu dizkigu.