Hendaiako kultur denboraldi berria, urtarrilaren hastapenean aurkeztuko dute. Aurretik, Mendizolan kultur gunean abenduan zehar bi ikusgarri antolatu dituzte. Lehen hitzordua abenduaren 8an iraganen da. Bertan, Odei Barroso bertsolari eta raplari urruñarrak bere proiektu berria aurkeztuko du, Ahuen taldea. Kontzertua gaueko 21.00etan abiatuko da. Bigarren hitzordua abenduaren 17an izango da. Mitologia txikiak ikusgarria Bilaka kolektiboaren eskutik.
Hitzordu hauen inguruko xehetasunak bildu ditugu Nara Perez Rivas, Mendizolan kultur guneko arduradunarekin.