"Gamazada. Batasunaren indarra" liburuaren aurkezpena izanen da Baleaken ostegunean

Aimar Lopez 2023ko abe. 13a, 10:21

Nafarroan XIX. mende bukaeran izan zen Gamazada lantzen du Xabier Irujok idatzi duen "Gamazada, Batasunaren indarra" liburuak. Iñaki Lopez de Luzuriaga itzultzaile eta Wikilariak egin du hitzaurrea.

Baleak elkarteak 2023ko azken osteguneko hitzaldia antolatzen du bihar. XIX. mende bukaeran euskal abertzaletasunaren sorrera izan zen Gamazadari buruz ikasteko aukera izanen da.

Iñaki Lopez de Luzuriaga itzultzaile eta wikilariarekin mintzatu da Aimar Lopez. Bera eta Xabier Irujo liburuaren idazlea Baleaken bertan izanen dira gaur, arratseko 19:00tatik aurrera.