Hendaiako Bixintxoak urtarrilaren 19tik 28ra iraganen dira

Aimar Lopez 2024ko urt. 8a, 10:17

Pelloten desfilearekin hasiko da hilaren 19an, eta bazkari eta kontzertuekin bukatu 28an. Elkarteek ere hamaika animazio antolatu dituzte.

Urtarrilaren 19tik 28ra izanen dira Hendaiako Bixintxoak, eta Herriko Etxeak programa zabaldu du jadanik. 

Puntu nagusiei dagokionez, Endaiarrak elkarteak antolaturiko pilota partidak urtarrilaren 26an izanen dira, ostiralez, eta Elordi-Rezusta Peña II-Albisuren aurkakoa izanen da partida nagusia arratseko 22:00etan. Aitzinetik baina, 20:45ean Egiguren V.a eta Eskuza Zubizarreta III.a eta Ugartemendiaren aurka arituko dira.

Danborrada haatik, hilaren 27an izanen da larunbatez, baita Holako Deluxe taldearen gaualdia ere.

Atxikirik atzemanen duzue egitaraua.