Urtarrilaren 26an, ortziralean, ospatuko da aurten Bixintxo besten harira Endaiarrak Pilota Taldeak antolatutako Bixintxo Pro pilota partida, Daniel Ugarte pilotalekuan. 20:45ean hasiko da jaialdia eta lehen partiduan, B Ligako Egiguren V-Eskuza eta Zubizarreta III-Ugartemendia bikoteak ariko dira. Ondotik, partida nagusian, Elordi-Rezusta eta Peña II-Albisu bikoteak txapelketako partida jokatuko dute.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 20 euroen truke, (00 33) 687 53 73 13 telefono zenbakira deituta edota endaiarrak.euskalpilota@orange.fr helbidera idatzita. 18 urtetik goitikoek doainik izanen dute frontoira sartzea.
Mikel Larralde Endaiarrak Pilota Taldeko kidearekin izan gara honen inguruan solasean.