Errepublika plaza obretan denez, jarduera gehienak Gaztelu aretoaren kanpokaldeko zabaltegira pasako dira. Hendaiako Bixintxo besten egitaraua osatzeko, herriko elkarte eta eragileen parte hartzea ezinbestekoa da. Akelarre kultur elkarteak esaterako larunbatean fandango txapelketa eta dantza emenaldi bat antolatu du. Asun Mikelarena, Akelarre elkarteko kidearekin hitzegin dugu.