Pilota azkarrak aukeratu dituzte Bixintxo Pro pilota partidan ariko diren bi bikoteek

Paola Oskoz 2024ko urt. 25a, 09:27

Elordi-Rezusta eta Peña II-Albisu bikoteak ariko dira aurrez aurre, ortziraleko pilota partida nagusian. 

Urtarrilaren 26an, ortziralean, ospatuko da aurten Bixintxo besten harira Endaiarrak Pilota Taldeak antolatutako Bixintxo Pro pilota partida, Daniel Ugarte pilotalekuan. 20:45ean hasiko da jaialdia eta lehen partiduan, B Ligako Egiguren V-Eskuza eta Zubizarreta III-Ugartemendia bikoteak ariko dira. Ondotik, partida nagusian, Elordi-Rezusta eta Peña II-Albisu bikoteak txapelketako partida jokatuko dute.

Atzo eguerdian egin zuten pilotariek material hautaketa Daniel Ugarte frontoian bertan, eta bi bikoteek pilota azkarrak aukeratu zituzten pilotalekuko ezaugarri bereziak kontuan hartuz. 

Pilota partidaz gozatzeko sarrerak salgai daude, 20 euroen truke, (00 33) 687 53 73 13 telefono zenbakira deituta edota endaiarrak.euskalpilota@orange.fr helbidera idatzita. 18 urtetik beherakoek doainik izanen dute frontoira sartzea.