Agate Deuna ospatu zuten larunbatean Hendaian

Maia Muruaga 2024ko ots. 5a, 15:17

Baleak elkarteak eta Gure Ikastolako Euskaraz Bizi taldeak antolaturik, egunak luzatzen hasi direla ospatu zuten kantuan.

Ohi baina egun bat lehenago egin dute aurtengo ospakizuna, larunbatean. Gaztelu Aretotik abiaturik, erdiguneko saltokietan hasi ziren, baserrietan bukatzeko.

Baleak elkarteak eta Gure Ikastolako Euskaraz Bizi taldeak antolaturik, egunak luzatzen hasi direla ospatu zuten kantuan Hendaian larunbatean. Makilak eskuan, koplaka aritu ziren herrian zehar, haur, gazte eta zahar.

Gaztelu Areto atarian egin zuten hasierako hitzordua, 16:45ean. Herrian zehar ibili ondoan, Baleak elkartean haurrentzako txokolate beroa izan zuten. Ondotik, Hendaiako hainbat baserritarako bidea hartu zuten, ilundu ondoan Pausuko Xaian bukatzeko.