Hala, orain artean Uharka karrika edo Rue des Réservoirs zena, Raphael Lassallette karrika da atzotik. Villa Conchako biribilgunetik Enperadorearen etorbidera doan karrika da, auzapez ohia zenaren familia-etxea karrika horretan kokatua delarik.
2021eko martxoan zendu zen Raphaël Lassallette, 1981 eta 2001 artean Hendaiako auzapez sozialista izandakoa. Herriko Etxeak argi utzi zuen orduan, bere izena eta izana omentzeko karrika bat haren izenean emango zutela, eta atzo aurkeztu zuten plaka berria.