Elirale konpainiaren 'Mamuka' ikusgarri berria estreinatuko dute igandean Mendizolanen

Antxeta Irratia 2024ko mar. 7a, 14:13

Mamuka ikusgarria estreinatuko du Elirale konpainiak igande honetan Hendaiako Mendizolan kulturgelan. Natura beste molde batez atxemateko gonbidapen bat da 3 urtetik gorakoei zuzenduta. 

Bi dantzari taula gainean, basoan barna murgilduarazten gaitu Elirale konpainiaren ikusgarri berriak. Mamu hitzak zomorro haundia erran nahi du eta Mamukak berriz ezkutaketan aritzea. Bi hitz hauen irudimenetik sortu da 'MAMUKA' ikusgarria. Bi dantzarien dantza duoaren bitartez, bizia hartzen duen baso batean barna murgiltzen gaitu, sustraia, landare edo intsektuekin mikrokosmos bat deskubritzeko. Obrak 35 minutu irauten du, eta 3 urtetik gorakoei zuzendua da. Martxoaren 10ean, igande honetan eskeiniko dute goizeko 11etan Zokoburuko aretoan. Sarrerak salgai dira 4 eta 12 eurotan. Bestalde, martxoaren 13an guraso eta haurrendako tailer bat proposatua izanen da ikusgarri honen inguruan.

Pantxika Telleria koreografoak zuzendariarekin eta Jon Vernier dantzariarekin mintzatu gara gehiago jakin nahian ondoko erreportaian.