Paueko Auzitegi Administratiboak Hendaiako Dunbarrien eremuko hondartzan nudismoa egiteko debekua bertan behera utzi du. Zenbait herritarrek aurkeztutako salaketen ondorioz, Hendaiako herriko etxeak 2021ean debekatu zuen hondartzan biluztea, baina elkarte naturalistek debekua «libertizida eta ilegala» zela salatu zuten, eta bide administratiboa agortuta, epaitegietara jo zuten. Joan den astelehenean ebatsi du epaileak Pauen, larru gorritan hondartzan egoteko eskubidea dutela, eta horrenbestez, herriko etxeak plantan emandako debekua atzera bota du.
Hendaiako Udalak apirilaren 15eko ebazpenaren deliberoa onartu badu ere, hondartzan biluztea arautu beharra dagoela adierazi du. Eta beraz, Dunbarrietako hondartzaren «erabiltzaile guztien eskubideak bermatzeko» arautegia landuko duela iragarri du.