Hendaian, Ikastolaren Eguna ospatuko dute hilaren 22an

Aitor Errazkin 2024ko eka. 17a, 16:25

Hendaiako  Gure Ikastolak, "Ikastolaren eguna" antolatu du larunbatean. San Juan bezperako usaiako Udaburu Suak borobilduko du asteburua, baina ekainaren 22rako prestatu duten egun osoko egitarauaren berri eman digu Gana Salaberry Molle, Hendaiako ikastolako guraso eta Harreman taldeko kideak. 

11:00etan Tabernaren irekiera
12:00etan Ikasleen agerraldia
13:30etan Haurren bazkaria
14:30etan Helduen bazkaria
14:30-16:30 Haurren jokoak
17:00-18:00 Bingoa
18:30-20:30 Watson musikariaren emanaldia
19:30etatik aurrera, artisau pizzak
   
Hilaren 23an, “Udaburu sua” antolatu dute, Hendaiako Gaztelu Zahar frontoiare aitzinean dagoen belardian arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Tabernan edariak eta taloak salgai. 


+INFO: www.gureikastola.eus