Maiana Agorrody Larresoroko artistak, "Parodisiak" bilduma berriaren eraskuketa estreinatu berri du Hendaiako Mendizolan kulturgunean. “NO FUTURE” lehen serieak errebelde tropa bat erakusten zuen, gure planetatik ihes egiten ari mekanika akastun batzuen barnean. Kosmosean denbora luzez ibili ondoren, ondoko “DYSTROPIK” seriean, mundu berri batera lurreratzen ikusten genituen. Eta “PARODISIAK” bilduma berri honetan, aldiz, ikuslea gizaki hauengana hurbiltzen ahalko da.
Erakusketa, esan bezala, agorrilaren 3ra arte Hendaiako Zokoburuko Mendizolan kulturgunean bisita daiteke.