Jakinarazi dutenez, Intzura-Joncauxeko haurtzaindegian egiten ari diren erreforma garrantzitsuenetako bat egin dute udan, sabaiak berritzea, argiztapena, gela bat eta eskola zaharberritzeko autozerbitzuko jatetxea instalatzeko, ia 52.000 euroko inbestizamendua eginez. Kafetegia jartzeko 24.382 euroko inbertsioa egin dute, eta Joncaux eskolan bertan euri-urak eta ur-zikinak bideratzeko sarea berritu dute, beste 10.000 euroko inbertsioarekin.
Gainerako eskoletan ere arreta jarri dute udal zerbitzu teknikoek. Ohiko den bezala, arotzak, margolariak, elektrikariak, igeltseroak, iturginak aritu dira eskola sartzerako den prest edukitzeko lanak egiten, eta batez ere, Geltokiko Lehen Mailako eskolan eta Hondartzako eskolan indar bat egin dutela azpimarratu dute. Iragarri dutenez, Geltokiko eskolaren kasuan, Santu Guztien oporren ondotik zabalduko dute autozerbitzua.
Aipatutako lan horietaz gain, garapen digitalaren plana aurrera eraman dute. Eta WiFi mugikorraren terminala, sareko entxufeak, bideodei mugikorrak eta bestelako euskarriak bideratu dituzte irakasleen lana errazteko helburuarekin.