Borderline Fabrikaren 6. Harria Festibala Antxeta Irratiko uhinetan estreinatu dute

Antxeta Irratia 2024ko urr. 11a, 10:08

Martxan da 6. Harria Festibala. Hendaiako Geltoki auzoa biziberritu eta Borderline Fabrikak biltzen dituen arte disziplina anitzak batzen dituen festak, tren geltokiko kulturguneaz gain oinezkoen Avenida Zubia ere hartuko du lau egunez kultur adierazpen desberdinak proposatzeko. Igandera bitartean, musika, zirkua, irudiak, ideia esperimentalak, perfomance eta mugimenduak aurkeztuko ditu Borderline Fabrikak. 

Atzo estreinekoan Antxeta Irratiak Zebrabidea irratsaio berezia egin zuen Bordeline Fabrikatik bertatik 16:00etatik 18:00etara. Besteren artean, Bordeline Fabrikaren sorrera eta garapenari buruz mintzatu ahal izan ginen Ander Fernandez eta Imanol Espinazo artistekin. Baita eskuartean dituzten azken proiektuen inguruan ere. Bertako ohiko erabiltzaileen iritziak bildu genituen, eta ostiral hontan 20:30ean kontzertua eskainiko duen "Bloñ" taldeko Maia Hiribarne musikaria ere izan geunen gonbidatu. 

Artistak biltzen dituen gunea izanik, urriaren 12 honetan aipatutako kontzertuaz gain, GoriGori taldearen emanaldia ere izango da iluntzean. Aurretik familian gozatzeko ikuskizunik ez da faltako, adibidez, Marsellatik etorritako Hêtre ikuskizuna, adar batetik zintzilik egiten den performance bertikal edo zirku ikusgarria proposatzen dute Avenida Zubian 19:00etan. Bihar, larunbata urriaren 12arekin, Nunabut dantza ikusgarria izango da zubian bertan 16:30ean, eta ondoren Nantesetik (Bretaina) datorren kaleko irrati proiektu batek Mikro circuit (zuzeneko irrati performance) bat egingo dute gonbidatu desberdinekin. Larunbatean ere, Hendaiako Geltoki inguruko auzoari buruzko film labur-musikal bat filmatua izango da "Quartier magnifique" izenekoa. Eta 21:00etan, Zirko Kabaretak borobilduko du eguna. 

Asteburuan zehar roller pista eta igandean ohitura den bezala, bazkari handi batekin amaituko da jaialdia.

Egitarau osoa hemen