Jazarpen moralagatik kondenatua izan zen Nid Marin osasun egiturako zuzendari oihak 2023an. Baina helegitea pausatu du, etaabenduaren 12an Paueko dei auzitegiak aztertuko du haren galdera. Hainbat urtez lanean sufritu ondoan, hamalau langilek salaketa pausatu zuten eta 2023an auzitegiak kondenatu zuen zuzendaria. Lau hilabeteko kartzela-zigorra gibelapenarekin eta 3.000 euroko isuna ezarri zion. Baita 2.500€ko kalte ordainak ematera kondenatu ere.
Ixa Fernandez Garayar hauetan da, Nid Marin institutuko mediku-hezitzailea zen garai hartan. Eta azaldu digunez, depresioarekin amaitu zuen 2015az geroztik sufritutako jazarpenen ondorioz. Langileak kexu dira, dozierra eta afera berriz idekitzekotan delako. Hamalau langilek bataila luzea eraman baitzuten, urtetan laidoak, hitz iraingarriak edo hainbat prozedura jasanez, baita epategietan ondoren ere. Eta hainbat urtez jasan dutena berriro zalantzan emango ote den beldur dira.
Baionako auzitegiak langileeri 2.500€ko kalte ordainak pagatzera ere kondenatu zuen zuzendari oiha, baina berak beti defenditu du bere burua, «noraezean eta autokudeatua zen egitura bat zuzendu nahi izan zuela beti» azpimarratu du.
Dei auzia ostegun huntan, 13.30tan hasiko da Paueko dei auzitegian.