Hendaiako Hondartza auzoan beti ordaindu beharko da heldu den urtarrilaren 1etik goiti. Bertan aparkatzeko udal gobernuak hartu duen urte osoan ordaindu beharreko erabakiak eztabaida politikoa eragin du oposizioarekin. Eta herritarren artean ere kezka eta haserrea. Kotte Ecenarro auzapezak aditzera eman duenez, diru iturri berri hau herrian 30 kilometro abiadura mugen eta mugikortasun neurriak ezartzeko bideratuko dute.
Aldaketa nabarmena izango da Hondartza auzoan. Izan ere, 2025eko urtarrilaren 1etik Aurrera orain artean eremu gorri gisa markatua zen Hondarraitz auzoan horodateur sistema urte osora zabalduko dute. Orain artean, apirilaren 1etik urriaren 3&ra egunero (igande eta ja egunetan barne) ordaindu beharra zegoen eremu honetan 8:30etik 12:30era eta 14:00etatik 20:00etara. Eta hartutako erabakiaren baitan, 2025eko urtarriletik goiti urte osora zabalduko da ordainketa sistema.
Auzokideak kexu dira, eta sare sozialetan eztabaida piztu du. Herriko etxeak, aldiz, abonamenduak daudela oroitarazi du. Horren arabera, bizilagunek Hondartza aldeko Zokoburu, Tribord, Florida-Oranger eremuetan aparkatu ahalko dute 15€ urteko txartela ordainduz. Bertako komertziante, ostalari eta langileek, aldiz, 20€ko hilabeteko abonamendua izango dute aukeran. Eta bakantzetan datozen bisitariek, aldiz, astebeteko abonamendua izango dute aukeran 97€tan. Orain arte 90€ko aukera indarrean zuen astebeteko txartela herriko etxeak bakantziarrendako, baina gorago aipatutako sasioetara mugatua.
Eremuak honako karrika hauek barne hartzen ditu:
- AKAZIA, GURBITZ, ARMATONDO (5. zenbakiaren eta LARREXTA bidearen arteko zatia), ELORRI XURI karrikak,
- TXINGUDI BADIA etorbidea (TULIPARBOLA karrikaren eta FLORA biribilgunearen arteko zatia),
- EZKERRAIHEN, AIHENTXURI, ZITROINONDO, MALDAKO karrikak,
- ASTIGAR, EUKALITU karrikak,
- PIKONDO, URBIZI karrikak, FLORA biribilgunea,
- IRUN karrika,
- JAZMIN karrika,
- LECLERC etorbidea, HERIOTZORRI karrika,
- MAGNOLIA, ITSAS, MIMOSA etorbideak, MURUGATZE karrika,
- MIZPIRONDO karrika,
- OLIBONDO eta LARANJONDO karrikak,
- KAKIONDO, PINU, ARANONDO karrikak,
- PAUL SIMON Aita biribilgunea (kanpoko inguruan),
- HAREATZA, DONIBANE LOHITZUNE karrikak
- TULIPARBOLA karrika,
- Paul SIMON Aita biribilgunea,
- ELIZAZILIO, ESPOSLILI, LEZKA eta PLATANO karrikak,
- ZOKOBURU aparkalekua (Itsas etorbidean, Talasoterapia zentrotik hurbil),
- FLORIDA, LARANJONDO, ISTRIBOR eta ABABOR aparkalekuak.